XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lisbonan egina, 1932 urthean, Maiatzaren 15 an.

Jean Bide Cardinale, Portugaleko Aita Sainduaren ordaina.

O Ama Birjina, Fatiman eman daukuzun erakaspena, dena Lurdekoaren iduria da.

Batean eta bertzean, Ebanjelioaren mamia daukuzu eskaini eta agertu: Jainkoaren ohoratzea, ez bakarrik, ezpainez, bainan bihotzez, othoitzari emanez lagun, penitentzia.

Aldiz, zer da Lurdeko beila oraiko mendean?.

Ez du maizenik, beilaren izena baizik.

Lurdeko beilariek errechki egiten dute beren beila.

Beilaren orde ez othe da phesta?.

Jateko eta edateko bada tira, edo nor berak eremana, edo han kausitua.

Etzan tokiak ere badira hautak.

Begien jostagailu ere bada zernahi.

Hots! Lurdeko harat hunata egiten da errechki, lorioski, nun ez den egiten arras alegeraki.

Gisa hortako moldean, nun da debozionea?.

Alta, askori ez othe zaiote iduritzen, Lurdeko itzulia eginez geroz, gaitzeko debozione baliosa egina detela?.

Zer othe dio debozione hortaz, Mazabieleko harpean agertu zen Ama Birjinak?.

Nigarra begian agertu zitzaion Bernadeta sainduari eta galdatu zion: Othoitz eginen duzu bekatorosentzat, lurrari musu emanen duzu bekatorosentzat... penitentzia, penitentzia, penitentzia.